Ikus-entzunezko produktuen testak eta ebaluazioak burutzen dituen ikerketa lerroa da. Analisi kuantitatibo zein kualitatibotik ebaluatzen dira garapen, pilotu ala estreinurako prest dauden fikziozko, informaziozko ala entretenimendua helburu modura duten saioak. Ikus-entzunezko produktuen testa egiteko laborategi honen bidez, produkzio fasean ala behin ekoitzi eta geroko ebaluazioa egiteko errekurtsoak aplikatzea da xedea. Bat-bateko ebaluazio kuantitatiboa (online inkesta) eta kontsumoa gertatu eta berehalako metodologia kuantitatibo eta kualitatiboak erabiliz. Azterketa kualitatiboari dagokionez, talde-eztabaida eta elkarrizketa sakonak baliatzen dira.