ZER DA IKUSIKER?

Gazteen artean ikus-entzunezko kontsumoa aztertzeko gai ezberdinak lantzen dituen ikerketa da.

UNERA ARTE LANDUTAKO GAIAK:

COVID-19

Azken asteotan bizi dugun salbuespenezko egoera dela eta, unibertsitateko ikasleen ohiko ikaskuntza astindu eta etxean geratzeko beharra izan dute Covid-19 koronabirusak eragindako testuinguruan. Gaitzaren hedapena eteteko asmoz, inoiz baino ordu gehiago etxean igarotzen dituzten honetan, Informazio eta Komunikazio Teknologien-IKTen eta ikus-entzunezko edukien kontsumoak nolakoak dituzten azaltzen da begien aurrean daukazun txostenean.

TELEBISTA ETA BESTELAKO PLATAFORMEN KONTSUMOA

2020ko urtarrila

7.IKUS-ENTZUNEZKO GOMENDAGARRIAK GAIKA ETA EUSKARRIKA

Ikerketaren helburua gazteen ikus-entzunezko kontsumo joera aztertzea da. Oraingo honetan, ikus-entzunezkoetan identifikatzen dituzten eduki gomendagarrien inguruan, eta ikusteko hobesten dituzten telebista kanal edo bestelako euskarrien inguruan galdetu zaie ikasleei. 

Fikzio, entretenimendu eta informazio generoetan aholkatuko lituzketen telebista kanalak edo plataformak zeintzuk diren adierazi dituzte. Fikzio generoaren kasuan esaterako, plataforma gomendatuena Netflix da eta TB kateen artean FDF.

2019ko abendua

6. ASTEBETEKO IKUS-ENTZUNEZKO KONTSUMOA

Ikerketa honen xedea ikasleen artean nagusitzen den ikus-entzunezko kontsumo joera aztertzea da. Hau horrela izanik, EHUko ikasle talde batzuei, astebetez egindako ikus-entzunezko kontsumoaren inguruan galdetu zaie. Emaitzetan, telebista tradizionalaren eta plataformen erabileraren datu interesgarriak ageri dira.

Astelehen eta igandean gainerako egunetan baino TB tradizional gehiago ikusi da. Plataformei dagokionez kontsumoa nahiko erregularra da aste osoan zehar.

2019ko azaroa

5.IKUS-ENTZUNEZKO KONTSUMOA

5. txostenean gazteen artean nagusitzen den ikus-entzunezko kontsumoari buruzko datuak biltzen dira. Inkestatu diren gazteen ezaugarri soziodemografikoak zeintzuk diren plazaratzeaz gain, haiek azkenengoz ikusitako programari buruzko hainbat galderen erantzunak daude bertan. Programa ikusten hasitako ordua, erabilitako lekua, hautatutako TB katea edo euskarria eta hizkuntza dira datuetako batzuk. Ikus-entzunezkoetan aurkitzen den publizitateari buruz ere itaundu zaie besteak beste.

IKASLEEK DUTEN EKIPAMENDU TEKNOLOGIKOA

2019ko ekaina

4.IKASLEEK DUTEN EKIPAMENDU TEKNOLOGIKOA

Gazteek ikus-entzunezko kontsumoa zein ekipamenduren bidez egiten duten jakiteko, dituzten euskarriez galdetu diegu. Inkestatuen erdiak baino gehiagok behaldeko irudian ageri diren ia euskarri guztiak dituzte. Mugikorra eta ordenagailu eramangarria dira garrantzitsuen emaitzen arabera.

HAUTESKUNDEEN JARRAIPENA GAZTEEN ARTEAN

2019ko maiatza

3.HAUTESKUNDEEN JARRAIPENA GAZTEEN ARTEAN

Aurten bi bozka egun egon dira. Apirilaren 28an hauteskunde orokorrak ospatu ziren eta maiatzaren 26an berriz udal, autonomia erkidego eta europar hauteskundeak. Gazteek politika eta gaurkotasunari buruzko interesa duten jakin nahi izan dugu. Horretarako, bi egun hauetan (A28 eta M26) egin duten informazio jarraipenean (hauteskundeen emaitzak) eta horretarako hautatu dituzten ikus-entzunezko produktuetan oinarritu gara.

IKUS-ENTZUNEZKO KONTSUMOA INTERNETEN ETA SARE SOZIALETAN

2019ko apirila

2.INTERNET ETA SARE SOZIALEN KONTSUMOA

Internet eta sare sozialetan egindako kontsumoaz galdetzean, 298 produktu desberdin adierazi dituzte panel-kideek. Aurreko txostenean, telebista kontsumoaren kasuan, 133 aipatu ziren. Hala, emaitzek erakusten dute ikus-entzunezko aukeraketa zabalagoa dela Internet eta sare sozialetan. Horrez gain, sarea eskaintza handia duen lekua denez, inkestan aipatutako produktuen gehiengoa (%72,04a) behin baino ez da izendatu

Produktu hauek ikusteko aukeratutako lekua, euskarria eta hautatutako hizkuntza zeintzuk diren adierazten du txostenak.

IKUS-ENTZUNEZKO KONTSUMOA TELEBISTAN

2019ko martxoa

1.IKUS-ENTZUNEZKO KONTSUMOA TELEBISTAN

Ikusikerren helburua ikasleen artean nagusitzen den ikus-entzunezko kontsumo joera aztertzea da. Horregatik, azken aldiz telebistan ikusi duten programari buruz galdetu diegu ikasleei. 

Guztira 133  produktu desberdin adierazi dituzte, generoka sailkatu ditugunak.  Hauetatik 70 behin baino ez dituzte aipatu. Ikus-entzunezkoak kontsumitzeko erabilitako lekuak, telebista kateak eta hizkuntzak zeintzuk direnaren datuak biltzen ditu dokumentuak.