Xabier Tirapu Intxaurrondo (Iruña, 1995). 2017an, Nafarroako Unibertsitate Publikoan Soziologia Aplikatuan graduatua. 2019an Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean Komunikazio Politikoan Masterra. 2024an, NUPen Soziologian doktorea “Gazteria eta prekarietatea. Belaunaldien koiunturak eta bizi-ibilbideak Nafarroan “izenburua daukan tesiarekin. Gaur egun, irakaslea da NUPen.
Doktorego-prestakuntzan, ikerketa-egonaldia egin zuen Coimbrako Unibertsitateko (Portugal) Centre for Social Studies-en, 2023ko apirilaren 3tik uztailaren 3ra. Bertan, “Gazteria eta prekarietatea: arazo konplexu bat aztertzeko ekarpen teorikoak” izeneko mintegia aurkeztu ahal izan zuen.
Ikerketa-ibilbidea iritzi publikoarekin, komunikazio politikoarekin eta, batez ere, gazteen soziologiarekin lotutako gaietan zentratu da, bereziki helduarorako trantsizioen inguruko itxaropenetan eta ziurgabetasunean.