1. Home
  2. About
  3. Researches
  4. Mikel Peña Sarrionandia

Mikel Peña Sarrionandia

Mikel Peña Sarrionandia Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua, Bideo Edizio eta Postprodukzioan Masterra eta Gizarte Komunikazioan doktorea da. 2013tik 2022ra bitartean bideo ekoiztetxe batean egin zuen lan editore, kamera eta postproduktore bezala. Besteak beste, Ur Handitan edo El Lector de Huesos telebista saioetan, Incógnita Patagonia nahiz Bide Berriak dokumentaletan eta beste hainbat bideoklip (Berri Txarrak, ETS…), iragarki zein bestelako hamaika ikus-entzunezko piezen ekoizpenean hartu du parte. Zuzendari bezala, Aurrera laburmetraia dokumentalaren ekoizpena azpimarra daiteke.

2023ko irailaz geroztik Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea da Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate sailean. Bere ikerketa lerro nagusiak medio digitaletan igortzen diren mezuen eta horiek gizartean duten eraginaren azterketa eta analisi filmikoa dira.