1. Hasiera
  2. Nor Gara
  3. Lantaldea
  4. Itziar Zorita Agirre

Itziar Zorita Agirre

Ikertzailea

Itziar Zorita Agirre Arte Eszenikoetan doktorea Universitat Autònoma de Barcelonan eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitean (UPV/EHU). Honekin batera, Arte Digitalen masterra (Universitat Pompeu Fabra) eta Kurtura Kudeaketa eta Komunikazio graduondoa ere osatu ditu (Universitat Ramon Llul). Artea eta kultura arloan ikus-entzunezko sormen, errealizazio eta bitartekaritzan bere ibilbide profesionala garatu izan du Bartzelona eta Euskal Herria artean (CCCB, Tabakalera, Azkuna Zentroa, Mobiolak Kolektiboa, Consonni, Estudio LiquidLimits, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua).  Gaur egun, Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko Irakasle Atxikia da, EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean.

Bere ikerketa interesa lau ildo nagusitatik abiatzen da: Bideo eta zinema esperimentala; Diziplinartekotasun artistikoa; Hezkuntza artistikoa; eta Ikus-entzunezko kontsumoa eta ikuslearen esperientzia. Gaur egun, Arte Ederretako Fakultateko AKMEKA (EHU/UPV) ikerketa taldeko kidea da eta bertatik, Zinema eta ikuslearen memoriaren arteko harremanetan sakontzen duen praktikan oinarritutako ikerketa proiektua garatzen ari da. Era berean, hainbat artikulu idatzi eta nazioarteko kongresutan parte hartu du, azken aldian Applika+ ikerketa proiektuaren testuingurutik, besteak beste.