1. Hasiera
  2. Nor Gara
  3. Lantaldea
  4. Edorta Arana Arrieta

Edorta Arana Arrieta

Ikertzaile nagusia

Kazetaritzan lizentziatua eta Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatean doktorea (UPV/EHU). EITBn lanean aritu zen kazetari-editore modura (1982-1987) eta harrez gero UPV/EHUko irakaslea da, Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Sailean.

NOR Ikerketa Taldeko partaidea da eta zenbait ikerketetan hartu du parte, beti ere komunikabideen eraginari, ikus-entzunezko kontsumoari, programaziogintzari eta hizkuntza gutxituei buruzkoetan. Ikertzaile nagusia izan da transmedia komunikazioa lantzeko ikerketaldietan eta gazteen ikus-entzunezko kontsumoak eta online baliabideen erabileretan zentratutako proiektuetan. Gaur egun, Applika+ ikerketa proiektuan dabil lanean. Hainbat argitalpen ditu (liburu, kapitulu eta artikulu aldizkari espezializatuetan) eta nazioarteko biltzarretan antolatzaile eta partehartzaile modura.