1. Hasiera
  2. Nor Gara
  3. Lantaldea
  4. Xabier Tirapu Intxaurrondo

Xabier Tirapu Intxaurrondo

Ikertzailea
Ikastegia: Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
Saila: Soziologia eta Gizarte Lana
Campusa: Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Xabier Tirapu Intxaurrondo (Iruña, 1995). 2017an, Nafarroako Unibertsitate Publikoan Soziologia Aplikatuan graduatua. 2019an Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean Komunikazio Politikoan Masterra. 2024an, NUPen Soziologian doktorea “Gazteria eta prekarietatea. Belaunaldien koiunturak eta bizi-ibilbideak Nafarroan “izenburua daukan tesiarekin. Gaur egun, irakaslea da NUPen.

Doktorego-prestakuntzan, ikerketa-egonaldia egin zuen Coimbrako Unibertsitateko (Portugal) Centre for Social Studies-en, 2023ko apirilaren 3tik uztailaren 3ra. Bertan, “Gazteria eta prekarietatea: arazo konplexu bat aztertzeko ekarpen teorikoak” izeneko mintegia aurkeztu ahal izan zuen.

Ikerketa-ibilbidea iritzi publikoarekin, komunikazio politikoarekin eta, batez ere, gazteen soziologiarekin lotutako gaietan zentratu da, bereziki helduarorako trantsizioen inguruko itxaropenetan eta ziurgabetasunean.