1. Hasiera
  2. Nor Gara
  3. Lantaldea
  4. Maialen Goirizelaia Altuna

Maialen Goirizelaia Altuna

Ikertzailea

Ikus-entzunezko komunikazio eta Publizitate Sailan irakasle atxikia.

Publizitatea eta Harreman Publikoetan graduatua 2011an, ondoren Nazioarte Ikasketen Masterra egin zuen, biak Euskal Herriko Unibertsitatean. Komunikazio munduan lanean ibili ondoren, Eusko Jaurlaritzak duen Kanpoan den euskal komunitatearentzako Zuzendaritzan egon zen bekadun urte batez. Hortik, Euskal Herriko Unibertsitateko euskara errektoreordetzako kontratu batekin tesia egiten hasi zen. Tesia egin zuen bitartean ikerketa egonaldi bi egin zituen, bata Boise State Universityn (2017an) bestea Harvard Universityn (2018an). 2019.urteko otsailean tesi defentsa egin zuen: “Diasporak Nazioarteko Harremanetan: komunikazioa eta harreman transnazionalak Euskal Herriaren eta Estatu Batuetan bizi diren euskaldunen artean”. Ordutik gai horrekin loturiko artikuluak argitaratu ditu “Diaspora Studies”, “Communication and Society”, “Place Branding and Public Diplomacy”, “Revista Latina de Comunicación Social” moduko aldizkarietan. Egun, Bitartez Ikerketa Taldeko kide da (IT1081-16) eta “Applika Plus” (US20/21) unibertsitate gizartea proiektukoa. Diaspora, diplomazia publikoa eta diaspora diplomazia ikertzeaz gain, “Applika plus” proiektuarekin batera Euskal Autonomi Erkidegoko eta Nafarroako gazteek egiten duten ikus-entzunezko edukien kontsumoa aztertzen du eta horrekin lotuta liburu kapituluak dauzkate Mc Graw Hill argitaleetxeek argitaraturiko liburuetan.

Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle eta ikertzaile izateaz gain, EITBren Gaztea irratian kolaboratzailea da.