Bea Narbaiza Amillategi (Ermua, 1968) Kazetaritzan lizentziatua eta Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatean doktorea (UPV/EHU). UPV/EHUko irakaslea da, Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Sailean.
NOR Ikerketa Taldeko partaidea da eta zenbait ikerketetan hartu du parte, beti ere komunikabideen eraginari, ikus-entzunezko kontsumoari, eta hizkuntza gutxituei buruzkoetan. Ikertzailea izan da transmediatasunaren inguruko proiektuetan eta gazteen ikus-entzunezko kontsumoak eta IKTen eta online baliabideen erabileretan zentratutako lanetan. Gaur egun, Applika+ ikerketa proiektuaren ikertzaile nagusietako bat da. Hainbat argitalpen ditu eta nazioarteko biltzarretan parte-hartu izan du.
Multimedia Komunikazioa UPV/EHU-EITB master ofizialaren zuzendaria da. EITBren administrazio kontseilukidea X eta XI. Legegintzaldietan.