zER DA

?

Unibertsitateko ikasleekin 2019ko udaberritik aurrera martxan dagoen panela da. Ikus-entzunezkoen kontsumoa nolakoa den jakiteko, UPV/EHUko 800 bat ikaslerekin sortua dugun jende talde iraunkorra da.

Panelkideak diren 18-25 urte neska-mutilei esker, ikusten dituzten edukiak, komunikaziorako erabiltzen dituzten aparailuak, gustuko dituzten ikus-entzunezkoei buruzko erantzunak jasotzen ditugu. 

Sarri-sarri luzatzen dizkiegu galderak fakultate eta gradu desberdinetako ikasle hauei ohiko telebista, plataformetan zein interneten ikusten dituzten edukien berri izateko.